XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.- Normalitatea (N) Disoluzio baten normalitateak disoluzio horren litro batean zenbat solutu-baliokidegramo dauden ematen digu.

Solutuaren baliokidegramo-kopurua Disoluzio-litro.

Baliokidegramoak kalkulatzeko unean garbi eduki behar da zein motako erreakzio den.

Azido/base erreakzio batean baliokideak praktikoki kalkulatzeko, mola, substantzia disoziatzen deneko hidroxilo edota hidronio ioien, kopuruaz zatitzen da.

Erredox erreakzioetan, elkartrukatzen diren elektroiez zatitzen da mola.

Eta erreakziorik gertatzen ez denean balentziaz zatitzen da mola.

6. Adibidea. 4 adibideko disoluzioaren normalitatea kalkulatu suposatuz etilen glikola, sodio hidroxidoz erreakzionarazi egingo dela beheko eskemari jarraituta .

Erreakzio honetan etilen glikolak bi sodio ioiekin erreakzionatzen du beraz 2 faktorea erabiliko dugu.

Baliokidegramo-kopurua / mol-kopurua / mol / baliokidegramo.